lunes, 21 de abril de 2008

Ikastaroa

Hasiera batean ez nekixen asko blogei buruz ta egixa esanda ikastaroai esker zertxobait gehixau ikasi dot. Esperientzi politte iruditu jat besteekin harremanetan jarteko bebai.
Nire bloga prestatzeko hirugarren ariketan azaldutako blogai jarraituz in dot, www.blogak.com/katixa alegia. Gustau jaten euskalkixen aipamena itxia ta halxe in dot, hauen omenez.
Laugarren ariketan blog batzuen harremana aztertu nauen, familia ta eskolan arteko harreman estua irakasle ta ikaslien artekua. Irakaskuntzan blogen erabilpena baliogarrixa dala uste dot. Irakasliek etengabe informaziƱua jar leikez , ikasleei zuzenduriko blogen bidez ,ikasliei behatzeko blogak izan leike be, baita irakaslien artian iradokizunak ixteko.
Aipamenak: www.earra huan; www.sustraia(ver)piztu!blog; http://cachondos.worspress.com; http://domingomendez.blogspot.com bestiak beste.

1 comentario:

Irma G.A. dijo...

Kaixo Leire, Irma naiz.
Blog interesgarria egin duzu.
Ni ere berria naiz mundu honetan, ikastaro honi esker blogen erabilpen eta baliogarritasunaz ohartu naiz.Erabat ados nago zurekin, irakaskuntzan eduki dezakeen aberasgarritasunaz.
Bestalde esan euskalkien mundua ere babestu beharreko altxorra dela. Gustatuko litzaidake, nire euskalkian idazteko gaitasuna edukitzea. Baina egia esan egun ez dakit ere zein den nire euskalkia. Lehenengo 6 urte Tolosan igaro nituen, ondoren Goierrin, baina ikasketak Donostian burutu nituen eta lan urte gehienak nafarroako eskoletan igaro ditut. Beraz, kriston nahasketa dut.
Beno, ea blogen erabilpenak euskara zaindu, zabaldu eta normalizatzeko aukera ematen digun. Laster arte.